Euskara  Español  Catalán
   Aurkibidea  
 
   Aurkezpena
   Argibidea
   Udala
   Berriak
   Aldizkaria
   Ekintzak
   Agiriak
   Posta elektronikoa

Gustukoenetan gehitu

 

 

FUTBOL KOMUNIKATUA PORTUGALETEN

 Portugaleteko udal herriak bere historiako kirol krisi sakonena jasaten ari da, arrazoi desberdinengatik, puntu hauetan laburbildu daitezkeenak: kirol instalazioen eza kirolean aritzeko, dauden kirol eraikuntza marketsak eta kirol eta ekonomi ezberdintasunak zale eta zuzendari batzuen artean. Puntu hauen garrantziaren barruan, batzuk euren larritasunagatik nabarmendu egiten dira. Honen adibide ona da Llanoseko futbol zelaia akats ugariak dituelako, adibidez tribuna baten eza publikoa ganoraz jasotzeko (estali barik dago eta), jarri lekuen kokapen txarra denbora txarretik babestuta egon barik, aldagelak ez daudela, beraz itzelezko berandutzeak sortzen direla partidu batetik bestera. Beste adibide argia Ribaseko futbol zelaian aurkitzen dugu, aulkiak apurtuta daudelako, metakrilatoko ezpalak sortzen dira jende guztiarentzako arriskua delarik. Aldagelak oso estuak direla albo batera utzita, futbol zelaia oso leku arriskutsuan kokatua dago antzinako hondakindegi batean dagoelako.

Polemika itzela sortzen ari den beste egoera bat  zaletuek eta gurasoek Oinarri F.K.K. Klubaren buruarekin daukaten desadostasuna da, zeren eta jokalarien gurasoek azalpenak eskatzen dizkiete presidenteari eurek sartzen duten diruaren berri eman dezan, kirol materialetan ez bait da agertzen diru hori. Non dago dirua? Gurasoek Klubeko kontuak erakusteko eskatzen dutenean, presidenteak soil-soilik erantzuten du ordaintzen ez duenari klubetik botako dutela. Beste arazo bat da jubilatuei kuota igo dizkietela inolako asanbladan esan barik. Presidenteak eskusa moduan esaten du hauek ez direla bazkideak. Ze interes du presidenteak askatasun osoz bazkideak ez egiteko? Zergatik ez ditu klubeko kontuak erakusten? Udaletxeak ere ez du erantzuten herriko futbol inguruko pertsonek bidali dizkioten komunikatuei eta kirol zinegotziak ez zituen hartu pertsonalki egoera arraro honen azalpenak eskatzera joan ziren pertsonak. Zergatik Udaletxeak ez du aurpegia ematen? Zergatik Udaletxeak ez ditu azalpenak eskatzen tabernako diruaren destinoa dela eta, jendeak ordaintzen ari bati da zergak?  Zergatik ez dituzte azalpenak eskatzen denboraldi honetan lehiatzeko inskribatu ez duten taldearekin zer gertatu den argitzeko? Zergatik ez zaie ordaindu entrenatzaileei eskaini zitzaien kantitatea?

Guzti honengatik eta izendatu ahal diren hainbat gauzengatik, Oinarri F.K.Kko presidentearen mugimenduen aurrean guk gure desadostasuna agertu nahi dugu eta exijitzen dugu berehala argitu daitezela behingoz gure udalerriko kirolaren nondik norakoak.